PARTE-HARTZAILEAK:

Laudioko bizilagunak eta 14 eta 25 urte bitartekoak.

LEHIAKETAREN HELBURUAK:

Zerk laguntzen dizu normaltasun berria eramaten?
Zertan erabiltzen duzu aisia?
Nola aldentzen zara ohitura txarretatik??
Erakutsiguzu argazkien bidez!!

IZEN-EMATEAK:

Argazkiak ekainaren 1etik abuztuaren 27 arte bidaliko dira, eta www.aisiabizia.eus web gunean eta sare sozialetan partekatuko dira.

Inskripzio gisa, bidalitako argazkiak jasoko dira, parte hartu beharreko kategoriarekin eta egileetako baten izen-abizenekin batera:

  • A Kategoria  ( 14 eta 18 urte bitartean)
  • B Kategoria ( 19 eta 25 urte bitartean)

WhastsApp bidez: (oraindik zehaztu beharreko zenbakia).
E-mailez: argazkiak@aisiabizia.eus

ARGAZKIEN EZAUGARRIAK

  • Gehienez 3 argazkitako kolekzioa.
  • JPG formatuan.
  • 1500X2300 pixel gehienez eta ez dute 10 Megabytes baino gehiago izango.

-Adingabea izanez gero, legezko ordezkariak idatziz emango du parte hartzeko baimena, inskripzioetarako sortutako helbide elektronikoan. argazkiak@aisiabizia.eus
Baimenaren eredu bat hemen deskargatu dezakezu: Baimena.

“Argazkia bidaltzean, adingabea izanez gero, parte hartzeko eta argazki hori jarduera hau zabaltzeko erabiliko diren kanaletan erakusteko baimena ematen da.”

SARIAK

LAUDIOKO merkataritzan erabiltzeko 1200 € denetara.

A- 14-18 URTE
LEHENENGOA 250 € SARI 1
BIGARRENA 200 € SARI 1
HIRUGARRENA 50 € 3 SARI

B- 19-25 URTE
LEHENENGOA 250 € SARI 1
BIGARRENA 200 € SARI 1
HIRUGARRENA 50 € 3 SARI

Saridunak www.aisiabizia.eus webgunean jakinaraziko dira irailaren 3tik aurrera.

BALDINTZAK

• Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar dira.

• Parte-hartzaile bakoitzak argazki teknika batekin egindako lan bakarra aurkeztu ahal izango du, koloretan edo zuri-beltzean, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute; Ez dira onartuko beste lehiaketa batzuetan saritutako edo publikoki erakutsitako lanak.

• Parte-hartzaileen aurkezpen txiki bat egitea gomendatzen da.

• Kategoria eta parte-hartzaile bakoitzeko argazki bat baino gehiago bidali ahal izango da,baina sariarako behin bakarrik hartuko da kontuan egilea.

• Pertsonen duintasunaren aurkako irudi edo mezuren bat duten edo baldintzak betetzen ez dituzten argazkiak baztertu egingo dira.

• Udaleko Adikzioen Prebenitzeko Zerbitzuak erabakiko du sor daitezkeen gorabeherei buruz, eta bideoak editatu ahal izango ditu, egoki iritziz gero.

• Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Animatu eta parte hartu!!