Yogurinha Borova

Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon. Hasieran Spice Gays ikuskizunean txandaldunarena egiten hasi zen eta taldeko pertsonaiei izena jartzeko beharra ikusi zutenean sortu zen Yogurinha. Hamar urte eta gero taldea utzi eta abeslari bezala aritu zen.

Bakarlari bezala, ikuskizun eta festetan antzezteaz gain, ikuskizun musikaletan (Marbella Grill Festival, Elektro in Rio…), Zinegoak irekiera eta itxiera festetan, Canal Euskadi eta Bilbovisión telebista kateetan, antzerkian eta hainbat ikuskizunetan hartu du parte.

Yogurina Borova gorpuzten duenak Eduardo Gaviña Marañón du izena. Lanbidez argazkilaria da, argazkilaritza analogikoa gogoko duelarik.


Oihane Marcos Gallego


Urteetan zehar marrazki eta argazkigintza irakasle aritu izan da, proiektu pertsonal eta akademia zein ikastetxeetan.


Famili eta musika argazkilaria, marragilea, dinamika sortzailea eta arteterapia ikaslea.
Argazkilari lehiaketetan epaimahai izandakoa.


Sormenerako espazioak erraztea da bere azken helburuetako bat.


Olikuento

2018an jaio zen Belén Picado Morenoren Olikuento izeneko proiektua. Honen bidez irakurketa, pertsonen arteko topaketa eta giza baloreen heziketa bultzatu nahi du. Umeentzako ipuin liburu bat argitarazu zuen eta liburutegi eta liburu-denda batzuetan aurkeztu zituen. 

Lanbidez, gazteak gizarteratze prozesuetan laguntzen ditu eta aisialdian irakurtzen, idazten eta mendian ibiltzen izugarri gozatzen du. 

Argazkilaritzan formakuntzarik ez dauka, baina oso zalea da eta beti dabil argazki politak ateratzen saiatzen.